XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasten

ONDO izateko egunero zerbait berria ikasi bear omen da, eta alaxe izango da, bestela, leena aaztu eta berririk ikasi ez, orra baterez.

Nik uste nuan gaurko emakumezkoak, gizonezkoak bezelaxe lantegi batean lana egiñez, bere buruaren jabe izan nai zuala. Izan ere, beretzat aiña irabazteak alakoxe askatasun bat ematen dio pertsonari.

Emakumezkoak gizonezkoaren eskubide berdiñak ditu, eta bidezkoa du lanaren bidez dirua irabazi nai izatea.

Gauzak bide ortatik joaten asiak bazeuden ere, Italiko emakumeak beste era batera pentsatzen asi dira.

Diotenez, etxetik kanpo lana egiteak ez ditu betetzen. Ez omen dira konforme orrekin ere, baiña antzeman omen diote zer nai duten. Ez da gutxi.

Garrantzirik aundiena osasunari ematen diote. Urrena, ezkontzan daukate euren itxaropena. Osasun onarekin eta aurtxo bat aziaz, senar on batekin bizitzea da Italiko emakumeen elburua. Euren ametsik gozoenetako bat, aurtxo bat laztanduaz senarra noiz etxeratuko zai egotea omen litzake. Eziñ esango degu Italiko etxekoandreak benetan maitagarriak ez diranik. Amets ori egi biurtzen laguntzen ez badute, ez dute italianoak barkaziorik.